Herri barruko autobusak hasi dira martxan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 26a, 02:00

Uda amaierara iristen ari dela nabari da hainbat alorretan, eta herri barruko autobus lineekin ere gauza bera gertatu da, astelehenetik aurrera martxan baitira. Ereñotzukoak aldiz, izan dira udan, nahiz eta zerbitzua laburtu egin duten.

Herri barruko autobusa
Azken urteetan bezala, herri barruko autobusak bi linea edukiko ditu. Batek Etxeberri eta Antziola auzoetarako linea egingo du eta besteak Zikuñagakoa. Bi autobusek larunbateko zerbitzuak gutxitu egingo dituzte eta igandean ez dute zerbitzurik eskainiko.

Ereñotzuko autobusa
Ereñotzuko lineak aldiz, udan ez du oporrik izan, nahiz eta autobus gutxiago ibili diren. Irailetik aurrera honen zerbitzua ere normaldu egingo da. Bestalde, Ereñotzuko auzo elkarteak antolatuta 65 urtetik gorako pertsonentzat herrigunera joateko sortutako zerbitzuari buruzko bilera izango da; O stiralean, 19:00etan, Ereñotzuko Kultur etxe berrian.

Herri barrukoa
ETXEBERRI-ANTZIOLA
Geltokiak: Urbieta, Zinkoenea, RENFEko Estazioa, Etxeberri, Etxeberri 7.blokea, Sagastialde, Sagastialde Berri, Antziola eta Urbieta
Orduak:
Astelehenetik ostiralera: 08:00-20:10 Larunbata: 09:30, 10:30, 12:30
ZIKUÑAGA
Geltokiak: Urbieta, Zinkoenea, Zikuñaga, Leku Zaharra, Urbieta
Orduak:
Astelehenetik ostiralera: 8:00, 11:15, 13:15, 14:15, 17:25
Larunbata: 09:45, 10:45, 12:45
Ereñotzu (Garayar)
Orduak:
ABUZTUA: Astelehenetik ostiralera: 11:30, 13:45, 17:45, 21:45 Larunbata:11:30, 13:45, 21:45 Igandea: 13:45, 21.45
IRAILETIK AURRERA: Astelehenetik ostiralera: 05:45, 07:30, 11:30, 13:45, 17:40, 21:45 Larunbata: 11:30, 13:45, 21:45 Igandea: 13:45, 21:45
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!