pobre de mi-a kantatuz esango diote agur Ergobiko bizilagunek aurtengo jaiei. Hala ere, azken egun honetarako ekitaldi ugari antolatu dituzte, Idi Probaren bigarren txanda esaterako. Eguna dianarekin hasiko dute. Ondoren izango da, bertako eta inguruko herrietako horrenbeste jende biltzen duen Idi Probaren bigarren txanda. Lehenengoa atzo jokatu zen, guztira lau saio izaten baitira, bi egunetan banatuta, partehartzaileak berriz Izeta, Telleria, Illarreta eta Olasagasti. Ondoren, herri bazkaria izango da eta arratsaldean umeentzako pailazoak. Gauean Incansables txaranga izango da eta 00:00etarako sorpresa antolatu dute. Festei amaiera 02:30etan kantatuko duten Ergobiko Pobre de Mi-k emango dio.
ERGOBIN GAUR
10:00 Diana.
12:00 XLIV Ergobia Saria idi proba, bigarren txanda.
14:30 Herri bazkaria.
18:30 Potxin eta Patxin pailazoak.
19:00 Incansables txaranga.
23:30 Incansables txarangaren kontzertua.
24:00 Aurten ere ikuskizun paregabea. Azaldu...
02:30 Ergobiko pobre de mi berezia kantatuko dute.