Zeberio IIk eta Urrutiak elkar neurtuko dute bihar Casino Kursaal Torneoko finalerdietako ligaxkan. Zeberio IIk larunbatean Ezkurrari 35-32 irabazi eta gero, partidu luze eta gogorrean, bihar Urrutia izango du parez pare. Arratsaldeko 17:00etan hasita. Honako partiduak ere izango dira: aurretik, Zalakain-Baleztena/Matxin IV-Etxezabal; ondoren, Uterga-Etxeberria III/Iñigo-San Miguel eta Etxeberria IV-Etxabe/Agirresarobe-Olazar. 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!