Atzo ere izan ziren erremonte partiduak Hernanin. Martinez IIk eta Etxezabalek 35-33 irabazi zuten Zulaika eta Baleztenaren aurka; estelarrean Altuna I eta Etxabek 40-31 irabazi zuten Matxin III eta San Miguelen aurka; Iñigo eta Martinez Ik 31-40 galdu zuten Agirresarobe eta Agirrezabalaren kontra. Azkeneko partiduan Bereziartua eta Zubizarretak 27-30 galdu zuten Etxeberria IV eta Gazteluren kontra.
Bestalde, gaur honako partiduak jokatuko dira: Matxin IV-Etxezabal/Martinez II-Martinez I; Altuna I-Ion/Urriza-Agirrezabala; Agirresarobe-Gaztelu/ Bereziartua-Urko eta Ibarzabal-Aizpurua II/Zulaika-Olazar. Arratsaldeko 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!