Bukatu dira aurtengo jaiak Portu auzoan. Asteburua ekitaldiz betea izan dute eta atzo oraindik sagardo probaketarako indarrak bildu zituzten. Bazkalostean Txan Magoaren ikuskizuna izan zuten eta motozerrarekin egindako lanen erakusketa. Laket taldea arduratu zen jaiei azkeneko notak jartzeaz. Zezen suzkoarekin, koloretako suziriekin eta azken trakarekin agurtu zituzten jaiak.
Indarrak neurtzeko eguna Ergobin
Gaur indarrak neurtzeko eguna dute Ergobiko festetan. Eguerdian idi proba izango da, arratsaldean aizkolari eta harri jasotzaileak eta gauean zaldi proba. Idi proba bi egunetan jokatuko da, gaur eta bihar, eta honakoak dira parte hartzaileak: Aiako Izeta, Lasarteko Telleria, Errenteriako Illarreta eta Igeldoko Olasagasti. Herri kiroletan berriz, Aiako Izeta aita-semeak, Leitzako Perurena aita-semeak eta Errezilgo Aimar Irigoien eta Abadiñoko Undax izango dira. Aizkolaritan berriz, Olasagasti eta Mindegia ariko dira. Gauean Ereñotzuko Imanol Paolla, Zumaiako Juan Aginagalde Etxetxo eta Urnietako Joseba Larrearen zaldiak ariko dira lehian.
ERGOBIN GAUR
10:00 Diana.
12:00 XLIV Ergobia Saria idi proba.
14:00 Bazkari ofiziala.
17:30 Incansables txaranga.
18:00 Gaztelu puzgarriak.
18:30 Herri kirolak: harri jasotzaile eta aizkolariak.
23:00 Zaldi proba.