jarraitzen dute festak Hernanin eta inguruan. Portun gaur egun osoko jaia dute, azkenekoa. Ergobin berriz, asteartera arte luzatuko dira jaiak.
Portun pelota, magoa eta erakustaldia motozerrarekin
Pelota partiduaren errebantxa jokatzekoa dute gaur, Paul Ojuel eta Unai Alvarez pelotariek. Eguerdian, sagardo probaketaren ondoren, toka eta bote txapelketa izango da. Arratsaldean ume eta helduek Txan Magoarekin disfrutatu ahal izango dute eta ondoren motozerrarekin nola lan egin ikusteko aukera izango da. Gauean bukatuko dira Portuko jaiak Laket musika taldearekin eta zezen suzko, koloretako suziri eta azken trakarekin.
Ergobiko festak bete-betean
Ergobin, goizean meza izango dute, eta eguerdi aldera sagardo probaketa. Arratsaldean umeek ‘jai haundia’ izango dute, joku, opari eta txokolate jate ederrarekin. Iluntzean Los bebes de la bulla fanfarreak jarriko du musika eta 23:30ak aldera zezen suzkoa aterako da.