Erremonteko Casino Kursaal Torneoko partidu garrantzitsua jokatu zen atzo, finalerdietako ligaskako lehenengo partidua hain zuzen. Patxi Zeberio eta Koteto Ezkurra aritu ziren aurrez aurre eta lehenengoa gailendu zitzaion bigarrenari.
Partidu gogorra
Partidu gogorra eta luzea izan zen. Lana gogotik egin behar izan zuten eta maila ederra erakutsi zuten biak. Zeberio II gogotsu aritu zen faboritoaren aurka eta nahiko partidu berdindua jokatu zuten.
Gaurko partiduak
Gaur ere izango dira erremonte partiduak Galarretan. Martinez II-Etxezabal/Zulaika-Baleztena; estelarrean Altuna I-Etxabe/Matxin III-San Miguel; Iñigo-Martinez I/Agirresarobe-Agirrezabala; eta Bereziartua-Zubizarreta/Etxeberria IV-Gaztelu. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da.