erremonteko Casino Kursaal Torneoa final erdietan da. Gaur arratsaldean jokatuko da final erdietako ligaxkako lehen partidua, Patxi Zeberio eta Koteto Ezkurraren artean.
Final erdietako ligaxka
Torneoko bigarren fasea, final erdietakoa, ligaxka bidez jokatuko da. Aurreneko partidua gaurkoa izango da, Zeberio II eta Ezkurraren artekoa, Galarretan, 17:00etatik aurrera (ETBk zuzenean emango du). Bigarren partidua asteartean jokatuko da, gaurko partiduko irabazlearen eta Urrutiaren artean. Azkenik, hirugarren partidua datorren larunbatean jokatuko da gaurko partiduko galtzailearen eta Urrutiaren artean. Finala ligaxkako bi pilotari onenek jokatuko dute irailaren 6an.