Festa giroa erraz topatzeko aukera gaur Portuko jaietan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 23a, 02:00

jende asko bildu zen atzo Portuko jaietara. Ume jolasak, ekialdeko dantzen erakustaldia eta lorontzi lehiaketa izan ziren besteak beste. Guztira 15 bat lagunek aurkeztu zituzten beren lorontzi eta landareak eta auzoko Felik, Pepik eta Ramonik irabazi zuten hurrenez hurren lehiaketa.

Goizean batxuri zopa gaur
Gaur goizean batxuri zopa izango da goiztiar eta gautxorientzat. Eguerdian haurren txanda izango da, 11:30etan, haur jokoak izango baitituzte. Bazkaldu aurretik, zinta lasterketa izango da, eta gainera, partehartzaileen artean izugarrizko opariak banatuko dituzte antolatzaileek.

Asto lasterketa arratsaldean
Arratsaldean, 16:00etan, mus txapelketa izango da Pedro Mari tabernan. Ordu berean, umeentzako tailerrak ere izango dira. 18:00etan, herritar ugari hurbilduko da Portura, horrenbeste jende biltzen duen Asto Lasterketa izango baita. Auzotarrak asto gainean egingo duten bidea urterokoa izango da, baina horregatik jendea ez da etxean geldituko. Segidan Patxin eta Potxin pailazoak izango dira umeen entretenigarri.

Manoloren Locas locas de amor
Gauerdian, Manolok aurkeztuta, Locas locas de amor ikuskizuna izango da. Protagonistek, Luz trabestiak, Danak, Mantis drack queen-ak eta Manolok berak, transformismo ikuskizun umoretsua eskainiko dute. Ondoren, dantzaldia izango da Laiotz taldearen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!