Gaur hasiko dira Portuko San Joan Txiki jaiak

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 22a, 02:00

Gaur eguerdiko 12:00etan botako diren suziriekin hasiko dira Portuko jaiak. Aurretik, 10:00etan marrazki eta pintura lehiaketa izango dira eta 11:00etatik 13:00etara haurren parking-a puzgarri, ohe elastiko, parke txikia eta ollarekin. Suziria bota bezain laister, buruhaundi eta txistulariak ibiliko dira auzoko kaleak alaitzen. Eguerdiko 13:00etan auzoko gazteek egindako marrazki erakusketa izango da. Arratsaldean, umeek izango dute, berriro ere, parkinaz gozatzeko aukera, 16:00etatik 19:00etara. Arratsaldean, ekialdeko dantzen erakustaldia izango da, auzoko Dori Martinen eskutik, eta baita lorontzi lehiaketa ere. 18:30etan haur jokoak izango dira eta ordu erdi geroago Tute txapelketa Shangay-en. Gauari hasiera Sardin jate herrikoiak emango dio. Ondoren ,The Zepo taldearen eta Esne Beltza taldearen kontzertuak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!