Fatimetu, Said, Bachir eta Mentou izan dira aurtengo uda Hernanin pasa duten Saharako lau umeak. San Joanetan iritsi ziren herrira, eta bihar eta etzi itzuliko dira Saharara, bizi diren errefuxiatu kanpamenduetara. Batzuk lehendik ere egonak ziren herrian, Said esaterako; aurtengoa etortzen den azkeneko urtea izan da. Fatimeturentzat berriz, zazpi urte besterik ez dituenez, etortzen den lehen aldia izan da.
Urez betetako uda
Irantzu Jauregi Berdintasun teknikariak Kronikari adierazi dionez, «esperientziak erakutsi digu umeei urarekin erlazioa duten jarduerak gustatzen zaizkiela, han gehien faltan botatzen dutena baita. Beraz, uztaila osoan zehar goizero begirale batekin izan dituzten udalekuetan, igerilekura edo hondartzara joan dira, nahiz eta euria egin». Datorren urteari begira, herriko familiei animatzeko mezua zabaldu nahi izan die.