Peru Alfarok irlako igeriketa proba irabazi zuen igandean

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 23a, 02:00

peru Alfaro hernaniarrak igandean Donostian jokatu zen igeriketa proba irabazi zuen. Proba Atletico San Sebastianek antolatu zuen lehenengo aldiz. Kontxako badiatik atera, irlari buelta eman eta berriro ere badian amaitu behar zuten igerilariek. Peruk Kronikari adierazi dionez «azken aldian erdi anemiakin nenbilen, hala ere, ostiralean Donostian izan zen 40. Paseo Berriko Igeriketa Txapelketan parte hartzea erabaki nuen, eta nahiko ondo nengoela ikusita, igandekoan ere parte hartzea erabaki nuen; saio ona egin nuen eta irabazi egin nuen».

Udan proba asko
Proba ugarietan hartu du parte igerilari hernaniarrak. Igeriketaz gain, triatloian ere aritzen da eta Espainiako Txapelketan izan zen Euskal Herriko selekzioarekin. Orain, irailaren 14an Ferrolen egingo den Espainiako trialtloi txapelketa prestatzen ari da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!