Oier Mendizabal Donostiako Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 21a, 02:00

Astelehenean aurkeztu zen Donostiako Diario Vasco Saria Torneoa eta Oier Mendizabal pelotari hernaniarra Torneoan sartzea izan zen albiste nagusia. Aimar Olaizola goizuetarra izango du bikote eta eskuz binakako txapelketan irabazlea izan zen bikote bera osatuko dute. Oier Mendizabalentzat atzelari titular bezala jokatuko duen lehen torneo handia izango da. Lehiaketa gaur hasiko da eta kanporaketen sistema erabiliko den arren, Olaizola II-a eta Mendizabal finalaurrekoetan izango dira zain, abuztuaren 26an jokatu den partiduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!