uda bukaera iristen ari den arren, abuztu amaiera aldera izaten dute zita berezi bat hernaniar askok, Portuko jaietan hain zuzen. Aurtengoak ostiralean hasiko dira, eta ohikoa den moduan, hiru egun iraungo dute, igandera arte.
Ostiralean txupinazoa
Jaiei hasiera emango dien suziriaren jaurtiketa eguerdiko 12:00etan egingo dute. Aldi berean, auzoan zehar alaitasuna zabaltzen ibiliko diren buruhandi eta txistulariak aterako dira. Hala ere, umeentzako festak txupinazoa baino zertxobait lehenago hasiko dira. Hau da, goizeko 10:00etan marrazki eta pintura lehiaketa izango dute. Geroago, 11:00etatik 13:00etara haurren parking-a antolatu dute puzgarri, ohe elastiko, parke txiki eta ollarekin. Arratsaldean ere, izango dute haurrek parking-az gozatzeko aukera, 16:00etatik 19:00ak bitartean zabalik izango baita. Eguerdian, 13:00etan, auzoko gazteek egin dituzten marrazkiekin erakusketa izango da. Bazkaldu ondoren, arratsaldeko 17:00etan Dori Martin auzotarraren eskutik Ekialdeko Dantza erakustaldia izango da. 18:00etan jada tradizioa den Lorontzi lehiaketa egingo dute. Ordu erdi geroago, haurren txanda izango da berriro ere, zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak, ura eta hirinaren jokoa eta abar izango baitituzte. 19:00etan Shangay tabernan Tute txapelketa izango da. Gero, gauerako indarrak hartzeko, 18garren sardin jatea izango da. Eta eguna The Zepo eta Esne Beltza taldeen kontzertuarekin amaituko dute.
Larunbatean asto karrera
Portuko auzotarrak goizeko 08:00etan esnatuko dituzte suzirien jaurtiketarekin, ondoren, 08:30etan izango den batxuri-zopara garaiz iritsi ahal izateko. Geroxeago, 11:30etan haur jokoak izango dira: zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak eta abar. Eguerdian berriz, zinta lasterketa izango da, gainera, partehartzaileei opari bikainak emango dizkiete. Arratsaldean, ordu berean, 16:00etan, umeentzako tailerrak izango dira eta Mus txapelketa izango da Pedro Mari tabernan. Ondoren, 18:00etan auzotar eta herritar ugari erakartzen dituen 57garren Asto lasterketa ikusgarria izango da. Segidan, Patxin eta Potxin pailazoak izango dira. Azkenik gauean afaria izango da Locas locas de amor ikuskizunaren eta Laiotz taldearen emanaldiaren aurretik.
Azken eguna igandean
Igandean ere suzirien hotsekin esnatuko dira auzotarrak, goizeko 08:30etan txokolatada izango baita. Ordubete geroago, diana izango da txistulariekin. 11:00etan berriz, auzoko hildakoen aldeko meza izango da. Ondoren, lehengo urteko pelota partiduaren errebantxa izango da. Eguerdian, sagardo probaketa eta bertsolariak izango dira. 13:00etan 34garren Toka eta Bote txapelketa izango da eta ondoren bazkaria. Arratsaldeko 18:00etan Txan Magoaren ikuskizuna izango da eta geroago, motozerrarekin egindako eskulanen erakustaldia. Jarraian, Laket taldearekin dantzaldia izango da. Gainera, aurten beraiek emango diete jaiei amaiera, 00:00etatik aurrera izango diren zezen susko, koloretako suziri eta azken trakarekin batera.
Ostirala
10:00 Marrazki eta pintura lehiaketa
11:00-13:00 Haurren Parking-a
12:00 Jaien hasiera suzirien jaurtiketarekin.
Aldi berean, buruhaundi eta txistularien irteera
13:00 Auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa
16:00-19:00 Haurren Parking-a
17:00 Dori Martinen eskutik Ekialdeko Dantza erakustaldia
18:00 Lorontzi lehiaketa
18:30 Haur Jokoak
19:00 Tute txapelketa Shangay-en
20:30 XVIII. Sardin jate herrikoia
23:30 The Zepo taldearen kontzertua
Jarraian Esne Beltza-ren kontzertua
Larunbata
08:00 Egunsentia, Suzirien jaurtiketarekin
08:30 Batxuri zopa goiztiarrentzat
11:30 Haur jokoak
13:00 Zinta lasterketa
16:00 Mus txapelketa Pedro Marin
Ordu berean: Umeentzako tailerrak
18:00 LVII. Asto lasterketa
Segidan Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna
Jarraian Denak afaltzera gauerako indarrak hartzeko
00:00 Manolok aurkeztuta: Locas locas de amor ikuskizun ikaragarria
01:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin
Igandea
08:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin
08:30 Txokolatada goiztiarrentzat
09:30 Diana txistulariekin
11:00 Meza auzoko hildakoen alde
11:30 Lehengo urteko pelota partiduaren errebantxa: Paul Ojuel eta Unai Alvarez
12:30 Sagardo probaketa; Oihane, Itxaso eta Maialen trikitilariekin
Ordu berean Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa
13:00 XXXIV. Toka eta Bote txapelketa
14:30 Bazkaria
18:00 Txan Magoaren ikuskizuna
Ondoren Motozerrarekin egindako eskulanen erakustaldia
Jarraian Laket taldearekin dantzaldia
00:00 Jaien amaiera Laket taldearekin; Zezen Suzkoa; Koloretako Suziriak eta Azken traka