Kale batzuk itxita, asfaltatzeko lanengatik

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 20a, 02:00

Udalak Elkano eta inguruko hiru kale asfaltatuko ditu aste honetan, eguraldiak laguntzen badu. Astelehen arratsaldean Elkano kalea asfaltatu zuten eta dagoeneko irekia dago; atzo, berriz, Latsunbe kalea zuten asfaltatzekoa, Elkano kaletik Orkolaga kalera bitartean. Gaur Gartzia Goldaraz kalea asfaltatuko dute; beraz, Agustindarren errotondara ezingo da atera. Florida aldetik pasa nahi dutenek, Karmelo Labaka edo Sagastialdetik joan beharko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!