Kale batzuk itxita, asfaltatzeko lanak direla eta

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 19a, 02:00

Udalak Elkano eta inguruko hiru kale asfaltatuko ditu aste honetan, eguraldia lagun. Atzo arratsaldean Elkano kalean astekoak ziren; gaur, Elkano kalea bukatu badute, Latsunbe kalea asfaltatuko dute, Elkano kaletik Orkolaga kalera bitartean; beraz, Zinkoeneara iritsi nahi dutenek, Elkano, Urbieta eta Izpizua kaleak zeharkatu beharko dituzte. Azkenik, Gartzia Goldaraz kalea asfaltatuko dute; beraz, Agustindarren errotondara ezingo da atera. Pasa nahi dutenek, Floridako Karmelo Labaka edo Sagastialdetik joan beharko dute. Asfaltatzeko egunak aldatu egin litezke eguraldiaren arabera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!