Hernaniko Udalak udaleku irekiak eta kirol udalekuak antolatu ditu, aurten urtero bezala. Dagoeneko pasa dira aurtengo udalekuak eta orain, bukatutakoan, udalekuei buruzko informazioa jarri du Udalak herritarren zerbitzura, www.hernani.net web orrian, Euskara Zerbitzuaren atalean hain zuzen.
Argazkiak eta iradokizunak
web orrian udalekuetako argazkiak ikusi daitezke eta beste atal batean, Iradokizunak izenekoan hain zuzen, gurasoek iradokizunak egin ditzakete. Horiez gain, udalekuen programazioak, egindako irteerak, datak, taldeei eta begiraleei buruzko informazioa eta beste hainbat informazio dago irakurlearen esku. Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskara Zerbitzura jo daiteke edo 943 33 70 29 telefono zenbakira deitu.