Jaialdia jaialdiaren atzetik, abuztuan Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 18a, 02:00

Datorren larunbatean da jokatzekoa final erdietako aurreneko partidua, Zeberio II eta Urrutiaren artekoa, baina bitartean erremonte faltarik ez da Hernanin. Abuztua da garai oparoa erremontearentzat, eta Galarretan partidu asko ari dira jokatzen. Atzo jaialdi ederra izan zuten bertara inguratu zirenek. Lau partiduren artean, estelarrean jenerazioen arteko burruka izan zen: Etxeberria III eta Etxeberria IV, Altuna I eta Ionen kontra; eta zaharrak nagusitu ziren, Altuna I eta Ion, 33-40. Gaur bestalde partiduak izango dira Galarretan, 16:00etatik aurrera: Zalakain - Etxezabal / Martinez II - Baleztena; Uterga - Iriarte / Iñigo - San Miguel; Bereziartua - Etxabe / Agirresarobe - Badiola; eta Ibarzabal - Ion / Etxeberria IV - Martinez I.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!