Lehen baratza ederrak, orain kiroldegia

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 18a, 02:00

Orain Latsunbeberri auzoa dagoen lekuan, lehen baratzak zeuden.

1989ko irailaren 30an honako argazkia argitaratu zuen El Diario Vasco egunkariak, Latsunbe auzoko jaiak aitzaki hartuta. Diotenez, jai egitarauaren barruan argazki zahar eta berrien erakusketa egin zuten, herriak bizi zituen aldaketez jabetuta, seguraski. Egunkariak dio ordurako desagertuak zirela baratzak eta 49 etxebizitza egiten hasiak zirela. Argazkian etxeak eta kiroldegia falta dira oraindik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!