Ezkondu eta Umore Ona peñaren eguna Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 18a, 02:00

Umore Ona peña izango da gaurko protagonista. Bapo bazkaldu ondoren, 17:00ak aldera hasiko dute kalejira.

Gaur Goizueta txuri-berdez jantziko da eta inoiz baino gehiago sumatuko da festa giroa. Umore Ona peña izango da gaurko protagonista eta herritarrez gain, ingurutik hurbildutako jende asko izango da peñari begira kalejirak iraun bitartean.

Goizean pilota partiduak

Aurreko egunetan bezalaxe, gaur ere pilota partiduak izango dira, 4 1/2koak; bata lehen mailako afizionatuena, bestea Goizueta eta Arano herrien artekoa.

Kontzertuak Gaztetxean

Deskontrol eta UEK taldeek joko dute Gaztetxean; horrez gain, Joselu Anaiak taldea izango da plazan eta Igandea txaranga nonahi.

Egitaraua

12:30 Pilota partiduak:4 1/2ko lehen mailako afizionatuak
eta Goizueta/Arano lehia.
15:00 Umore Ona
peñaren bazkaria.
17:00 Peñaren kalejira
Ondoren Zezenak plazan.
Ondoren Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
23:00 Kontzertua Gaztetxean: Deskontrol eta UEK taldeak.
00:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
Ondoren Igandea txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!