Bi estelar gaur: Ezkurra-Gaztelu / Juaristi-Urrutia eta Matxin III-Lizaso / Urriza-San Miguel

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 19a, 02:00

Galarreta frontoian programazio berezia dute astearteetan. Gaurkoan estelarreko bi partidu izango dira, 17:00etan hasita: batetik, Ezkurra eta Gaztelu ariko dira Juaristi eta Urrutiaren aurka; segidan, Matxin III eta Lizaso ariko dira Urriza eta San Miguelen aurka. Aurretik, Zulaika eta Aizpurua II, Martinez II eta Martinez I anaien aurka ariko dira. Eta jaialdia ixteko, Matxin IV eta Urko ariko dira Etxeberria IV eta Agirrezabalaren aurka. Jaialdia 16:00etan hasiko da. Bestalde, atzoko emaitzak honakoak dira: Zalakain eta Etxezabalek 35-31 irabazi zieten Martinez II eta Baleztenari. Bigarren partiduan Iñigo eta San Miguel 40-23 gailendu zitzaizkien Uterga eta Iriarteri. Hirugarren partiduan Bereziartua eta Etxabek 35-40 galdu zuten Agirresarobe eta Badiolaren aurka eta azkeneko partiduan Ibarzabal eta Ionek 30-26 irabazi zuten Etxeberria IV eta Martinez Iren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!