Elkano kalea itxiko dute bihar, Latsunbe kaletik Txirrita kalera bitartean

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 17a, 02:00

Udalak herriko hiru kale asfaltatuko ditu abuztuaren 18tik 22ra bitartean. Elkano, Latsunbe eta Gartzia Goldaraz dira hiru kale horiek, eta zati batzuk asfaltatuko dituzte. Bihar arratsaldean, Elkano kalea moztuko dute, Latsunbe bidegurutzetik Txirrita bidegurutzeraino. Asteartean seguruenik, Latsunbe kalea asfaltatuko dute. Hau Elkano bidegurutzetik Orkolagako bidegurutzeraino asfaltatuko dute. Beraz, Zinkoeneara iritsi nahi dutenek, Elkano, Urbieta eta Izpizua kaleak zeharkatu beharko dituzte. Azkenik, Gartzia Goldaraz kalea asfaltatuko dute, beraz, Agustindarren errotondara ezingo da atera. Pasa nahi dutenek, Floridako Karmelo Labaka edo Sagastialdetik joan beharko dute. Asfaltatzeko egunak aldatu egin litezke eguraldiaren arabera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!