Badira egun batzuk Goizuetan Amabirjin jaiak hasi direla. Hala ere, gaur, goizean goizetik gauerdia pasa arte ekitaldi mordoa izango dira.
Eguna dultzaineroen dianarekin hasiko dute, goizeko 07:00etan. Ondoren, Lasturko zezenen entzierroa izango da. Umeek, puzgarriak izango dituzte goiz eta arratsalde.
Eguerdian binakako pilota partiduak izango dira, eta ondoren, Igandea txaranga ibiliko da kaleetan barrena.
Arratsaldean, zezenak eta bertso saio bikaina izango da A. Egaña, M. Lujanbio, X. Paia eta J. Zelaietarekin. 20:30etan berriz, Monologoa izango da Gaztetxean. Eguna Laiotz taldearen dantzaldiarekin eta Igandea txarangarekin amaituko dute.