Urrutiak erraz irabazi zion Lizasori, eta buruz buru asko dezakeela erakutsi zuen

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 17a, 02:00

Final erdietan da Urrutia, eta ligaxka jokatu beharko du Zeberio eta Ezkurraren aurka. Partidu hasieran bakarrik eman zizkion lanak Lizasok.

Iñaki Lizaso 21
Miel Mari Urrutia 35

Miel Mari Urrutiak 21-35 irabazi zion atzo Iñaki Lizasori, eta Casino Kursaal torneoko final erdietara sailkatu da, hirugarren urtez jarraian. Final erdietako ligilan zain izango ditu Zeberio txapelduna eta Ezkurra txapeldunordea, eta atzo bezala aritzen bada, lanak emango dizkio edozeini.

Atzo Lizasok hasiera bikaina eman zion partiduari (12-5), baina Urrutia esnatu zenean ez zuen zereginik izan (14-21; 20-31; 21-35). Urrutiak oso ondo sakatu zuen, eta indarrez ibili zuen pelota, aurkaria bere lekutik erabat atereaz. Atzoko partiduaren ondoren Lizasok berak azpimarratu zuen Saldiaskoaren lana: «buruz buru jokatzeko doai izugarriak ditu, eta zorteak laguntzen badio, txapela asko irabaziko ditu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!