Final laurdenetako partidua gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 16a, 02:00

Lizaso eta Urrutiak Casino Kursaal Torneoko final laurdenetako partidua jokatuko dute gaur, Galarrretako frontoian. Partiduko irabazlea torneoko bigarren fasean sartuko da. Bertan, Patxi Zeberio eta Koteto Ezkurra handiak izango ditu zain. Hiru erremonte jokalariek final erdietako ligaxka jokatuko dute, hiru partidutara. Ligaxkako bi erremonte jokalari onenek jokatuko dute irailaren 6ko final handia. Bestalde, gaurko jaialdian beste hiru partidu ere izango dira: Zulaika-Urko/Ibarzabal-Aizpurua II, Ezkurra-Badiola/Zeberio II-San Miguel eta Juaristi-Agirrezabala/Urriza-Olazar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!