Donostiako aste Nagusian Amabirjin bezperako eguna izango da gaur; bihar jai dela kontuan izanda, jende asko erakarriko duen eguna alegia. Hala ere, gaurko egitarauari begirada bat botaz gero, aurreko egunetan bezain ekitaldi pila topa ditzakegu bertan.
Aste guztiko ekitaldiak
Badira ekitaldi batzuk, aste guztiko egitarauan begiratuz gero, egunero agertzen direnak: besteak beste, eskulangintza azoka egun osoan zehar Zuloaga plazan, euskal pelota ikastaroa goizeko 10:00etan hasita Trinitate plazan, bertsolariak eguerdiko 12:30etan Easo plazan, haurrentzako jarduerak arratsaldeko 18:00etan hasita Urgullen, ordu berean zezenak Illumben edota su artifizialak gaueko 22:45etan Kontxako Badian.
Eguneko ekitaldiak
Beste ekitaldi batzuk ordea, egunean aldatzen dira; horien artean gehienak egun bateko ikastaro eta txapelketak izaten dira. Gaueko kontzertuei dagokienez, hauetan eszenatokiak mantentzen diren arren, gauero artista ezberdin bikainen emanaldiak izaten dira bertan.
Autobusak
Gaur jai bezpera dela kontuan izanda, autobusen ordutegia ere aldatu egiten da. Goizeko 06:00ak arte egongo da joateko autobusa, eta etortzeko 06:30ak arte; orduerdiro.
10:00-13:00 Futbol Txapelketa Azkarra, Benta Berriko kiroldegian.
10:00-14:00 / 16:00-19:00 Saskibaloi Txapelketa Alderdi Ederren.
10:00 Euskal pelota ikastaroa, Trinitate plazan.
11:00 Katakrak ume jolasak Boulevardeko kioskoan.
11:00 Tai Chi ikastaroa, Easo plazan.
11:30 Sabel dantza ikastaroa, Harria parkean (Altza).
12:00 Partxis erraldoia, Kontxan.
12:30 Bertsolariak. Easo plazan.
12:30 Patata tortila lehiaketa, Kontxan.
16:00 V. Tenis Opena, Mons kiroldegian.
16:00-20:00 Boleibola Zurriola hondartzan.
17:00 Haurren Kursaala. Kursaalean.
17:00 Hip-Hop tailerra. Easo plazan.
17:30 Umeentzako batukada tailerra, Vinuesa plazan.
18:00 Haurrentzako jarduerak. Ipuin kontaketa... Damen baterian. Urgullen.
18:00 Esku pilota txapelketako finala, Trinitate plazan.
18:00 Zezenak Illunben.
18:30 Erraldoi - Buruhandiak Grosen.
18:30 Kantauri txaranga Alde Zaharrean.
18:30 Los Calamidades txaranga, Erdigunean.
18:30 Ajodar txaranga, Kontxan
19:00 Banda de la soicedad artisitico-musical de Magallon... Boulevardean.
19:00 Batukada infantila, Vinuesa plazan.
19:30 Salve Solemnea, Artzai Ona katedralean
20:00 Kresala euskal dantza taldea. Konstituzio plazan.
20:00 Mus Erraldoia, Alderdi Ederren.
20:30 Facto delafe y las flores azules. Haize Orrazian.
22:45 Su Artifizialak Nakaja Art.
23:15 Zezensuzkoa. Londres Hoteletik.
23:30 Mopas orkestra. Easo plazan.
23:30 La troupe. Boulevardean.
23:30 Teatre Arca, Gipuzkoa plazan.
23:30 Basajaun, Konstituzio plazan.
23:30 Kursaal gune Zabala. 40 Principales jaia. Urumea terrazan.
23:30 Kursaal Goian Sessions. Urban Party Evolotion, Zurriolan.
23:45 Los secretos. Pop-Rocka. Saguesen.
00:00 Egan, Paseo Berrian.
00:00 Ratatouille, zinea, Katalunia plaza.