Donostiako Musika Hamabostaldiak Aste Nagusian atseden txiki bat hartu duen arren, kontzertu gutxiago izan baitira, datorren astetik aurrera, berriro ere, emanaldi ugari izango ditu.
Chillida-Leku
Hala ere, Chillida-Lekun asteburu honetan ere izango da emanaldia, aurrekoan bezala. Igandean Ensemble Clement Janequin talde frantsesa izango da Chillida lekun. 1978. urtean Parisen sortu zen taldea da eta Errenazimenduko musika da hauen espezializazioa; bai sakratua bai profanoa. Taldeko zuzendaria Dominique Visse da. Kontzertua igandean izango da, arratsaldeko 19:00etan Chillida-Lekun natura eta musika uztartuz, eta sarrerak 10 euro balio du.
Asteko kontzertuak
Astean zehar kontzertuetako asko Haize Orrazian izango dira, Donostiako Aste Nagusia dela eta; ohizkoa ez den eszenatoki batean. Hala ere, hamabostaldirako programatuta dauden eszenatoki batzuetan ere badira aste honetan bi kontzertu: Kursaalekoa G.Bizet-en Carmen, eta Chillida-Lekukoa.
EGITARAUA
Victoria Eugenia Antzokia
- Abuztuak 19 - 20:00: Phillipe Jaroussky/Musika Florea
- Abuztuak 22 - 20:00: Argia Dantza Taldea
Kursaal Auditorioa
- Abuztuak 16, 18, 20 - 19:00: ´Carmen`, G. Bizet
- Abuztuak 23,24 - 20:00: Ballet Flamenco Sara Baras
- Abuztuak 18 - 20:30: Esteban Landart/Miguel Bernal
- Abuztuak 20 - 20:30: Raul del Toro/Daniel Oyarzabal
- Abuztuak 22 - 20:30: Loreto Aramendi/Jesus Martin Moro
Chillida-Leku
- Abuztuak 17 - 19:00: Ensemble Clement Janequin
- Abuztuak 24 - 19:00: Francesco Tristano Schlimè
Interprete Gazteen Zikloa
- Abuztuak 19 - 20:00: Elena Sancho
- Abuztuak 20 - 20:00: Laida Alberdi
- Abuztuak 21 - 20:00: Duo Golden Silver
- Abuztuak 22 - 20:00: Judith Jauregi
- Abuztuak 23 - 20:00: Jesus Porta
Musika Garaikideko Zikloa
- Abuztuak 24, 26, 28 -18:00/19:00: ´Tiempos de Stockhausen`