Joan den astean Atzietako sarbidea kontrolatzeko neurriak hartzea erabaki zuen Udalak. Horretarako igo eta jaisten diren piboteak jarriko dituzte sarreran. Astean zehar kalea irekita egongo da edozein herritarrentzat, egonaldia ordubetekoa izango da eta dohainik. Hartara, batetik, herritarrek aukera izango dute komertzioetara eta joateko, eta bestetik, bertako trafikoa mugiarazi egingo da. Astebukaera eta jai egunetan berriz, bizilagunak bakarrik sartu ahal izango dira, horretarako propio egindako txartelak eta erabiliz. Lanak irailean hastea aurreikusi du Udalak eta ondoren bi hilabete beharko dira obra egiteko. Horrez gain, Zinkoeneako lanak bukatuta egon beharko dute ordurako eta bizilagunei dagozkien txartel eta baimenak banatuak; Beraz, Atzieta ez dute berehala itxiko, urtebete-edo luzatzea aurreikusi baitute.