Aritz Sound System han eta hemen dabil udaran zehar musika jartzen. Gaur, Rude Kanka eta Aritz Sound System Hondarribiko Truck tabernaren kanpoan izango dira, goizeko 11:00etatik 12:30etara. Bihar, ostirala, Azkoitiako txoznetan izango da, gaueko 23:00etatik aurrera, goizeko ordu txikiak arte. Abuztuaren 23an, Iruñean break dantza erakustaldia izango da, Aritz Sound Systemek aukeratutako musikarekin; eta abuztuaren 30ean, Elgoibarren izango da, txoznetan, gaueko 23:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!