Etzi San Roke Eguna izaki, jaia egingo dute urtero bezala, Astigarragako Santiagomendin eta Aranon. Santiagomendin meza, dantzari eta trikitilariak, bertsolariak eta umeentzako herri kirolak izango dira, besteak beste.
Aranon berriz, txistulariak, meza, pelota partiduak eta herri bazkaria izango dira, besteak beste. Horrez gain, Joxan Ruizi omenaldia egingo diote eta Martxa Arano musika konposizioa estreinatuko dute, Patxi Apezetxeak sortua eta Xabier Legarreta bertsolari aranoarrak letra jarria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!