Eguraldia lagun zutela, egun ederra pasa zuten atzo Santiomendira inguratu zirenek

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 17a, 02:00

Eguraldi eta giro bikaina izan zuten atzo Santiomendira joandakoek, San Roke egunean. Urteroko ohitura dute Astigarragan abuztuaren 16an Santiomendin egiten duten hau, eta atzo ere asko izan ziren animatu zirenak, Astigarraga eta inguruetakoak. Beti bezala, goizean meza izan zuten ermitan, eta ondoren Astigar dantza taldeko kideek ikuskizun polita jarri zuten. Goizean trikitilariak ere izan ziren, eta bazkal ostean bertso saioa, abestiak eta haurrentzat herri kirolak izan zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!