Casino Kursaal Torneoko final laurdenetarako pasea lortu zuen Urrutiak Juaristiri 35-18 irabazi ondoren. Partiduko alde haundiena sakeetan egon zen, Urrutiak 12 tanto egin baitzizkion sakez. Urrutiaren esanetan «partidua gogorra izan zen, peloteo gogorra izan genuen, baina fisikoki ondo nengoen. Hamabosgarren tantoan sakeko postura aldatu nuen eta azkenean hori izan zen partidua erabaki zuena». Larunbatean, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partiduan, torneoko final laurdenak jokatuko dituzte Lizaso eta Urrutiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!