Urrutia final laurdenetara pasa da

Kronika - Erredakzioa 2008ko abuztuaren 13a

Urrutia final laurdenetara pasa zen atzo, Galarretan, Juaristiri 35 eta 18 irabazi ondoren. Urrutiak orain Lizaso izango du aurkari larunbatean, arratsaldean, jokatuko den final laurdenetako partiduan. Ondoren, partidu honetako irabazleak final erdietako ligaxka jokatuko du. Bertan punta puntako bi erremonte jokalari dituzte zain; Patxi Zeberio 2007ko Casino Kursaal torneoko txapelduna batetik, eta Koteto Ezkurra, 9 txapeleko palmaresa duen jokalaria, bestetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!