Angel magoaren eskutik, haurrentzako magia ikuskizuna izango da bihar Biteri Kultur Etxean. Magia eta umorea bateratzen dituen ikuskizuna izateaz gain, bertara hurbiltzen diren guztiek ere izango dute parte hartzeko aukera. Emanaldia 5 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta oinarria, gaztetxoen etengabeko parte hartzean dago. Ikuskizinak 45 minutu inguru iraungo ditu eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Sarrera dohainik izango da eta hitzordua, bihar, osteguna arratsaldeko 17:00etan Biteri Kultur Etxean izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!