Donostiako Aste Nagusiak festan murgilduta jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2008ko abuztuaren 12a

Donostiak festaz beterik jarraitzen du Aste Nagusia dela eta. Gaurko egitarauari begiratuz gero, era guztietako ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren guztiek. Egun osoan zehar eskulangintza azoka izango da Zuloaga plazan. Goizean, goiz hasita, eguerdira arte padela gustuko dutenek izango dute jokatzeko aukera Mons-eko kiroldegian. Kirolekin jarraituz, euskal pilota ikastaroa izango da Trinitate Plazan; goiz eta arratsaldean saskibaloi txapelketa Sagueseko ´kaiolan`, eta haur infantilek joku atletikoak izango dituzte Anoetan. Eguerdian mus txapelketa, partxis erraldoia eta bertsolariak izango dira, besteak beste. Arratsaldean berriz, Musika Hamabostaldia, zezenak, erraldoiak eta txarangak izango dira beste hainbat ekitaldiren artean. Gauean, tradizioa diren su artifizialak eta kontzertuak izango dira eszenatoki ezberdinetan. Aste Nagusi Piratari dagokionez, Altxorraren bila jolasa izango dute gaurkoan.

Egun osoan:

Eskulangintza Azoka, Zuloaga plazan.
09:30-13:30 Padel eguna Mons-eko kiroldegian.
10:00 Euskal pelota ikastaroa, Trinitate Plazan.
10:00-13:30 / 15:30-19:30 Saskibaloi Txapelketa. Errepublikako Fusilatuen Plazan, Sagueseko ‘kaiolan’.
11:00 Infantilen Joku Atletikoak Anoetan.
11:00 Tai-Chi ikastaroa, Easo Plazan.
11:00 Se te va la olla, haur jolasak, Bulebarreko kioskoan.
11:30 Sabel dantza Harria Plazan (Alza).
12:00 Mus Txapelketa, Alderdi Ederren.
12:00 Partxis Erraldoia. Kontxan.
12:30 Bertsolariak. Easo plazan
16:00 V. Tenis Opena, Mons kiroldegian.
17:00 Haurren Kursaala. Kursaalen.
17:30 Zirko Eskola. Eason.
17:30 Esgrima infantila. Kursaalen.
18:00 Haurrentzako jarduerak. Kamiseta tintaketa... Damen baterian, Urgullen.
18:00 Musika Hamabostaldia. Andreas Staier. Sta Teresa komentuan.
18:00 Zezenak Illunben.
18:00 Esku pilota Trinitate Plazan.
18:30 Erraldoi eta buruhandiak Okendon.
18:30 Gauerdi txaranga. Zurriolan.
18:30 Oria txaranga, Kontxan.
19:00 Valtierrako Banda, Boulevardean.
20:00 Axular Taldea, Konstituzio plazan.
20:00 Mus Txapelketa, Alderdi Ederren.
20:30 Cides Project. Haize Orrazian.
22:45 Su Artifizialak Parente Piroteknia.
23:15 Zezensuzkoa. Londres Hoteletik.
23:30 Los cinco bilbainos. Konstituzio plazan.
23:30 Café Irlandes. Easo plazan.
23:30 Rua Mayor. Boulevardean.
23:30 Visa Vis antzezlana, Trapu Zaharra taldea, Gipuzkoa Plazan.
23:30 Kursaal gune Zabala. Bengoa Djs, dj Jorge sevi the original, Urumea terrazan. 23:30 Kursaal Goian Sessions. Revolution Party. Revolutionari Brothers... Zurriolan. 23:45 Mago de Oz. Pop-Rocka. Saguesen.
00:00 Laiotz, Paseo Berrian.
00:00 Zinea Kalean, Surfilm Festival: Down the barrel Kataluina Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!