Stadium Casablancak irabazi zuen Perez Vacas torneoa, penaltitan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abuztuaren 11

Bi taldeek lagun giroan eta gogoz jokatu zuten atzoko partidua, eta 0-0 berdindu ondoren, penaltitan irabazi zuten Zaragozakoek 4-5.

Zazpigarren urtea da Javi Perez Vacas zenaren omenezko torneoa jokatzen dela Hernanin, eta urtero bezala, Stadium Casablancak eta Hernanik lagun giroan jokatu zuten atzoko partidua. Partidu ederra bezain berdindua jokatu zuten bi taldeek, eta arauzko 90 minutuak 0-0 bukatuta, penalti puntutik erabaki zuten azkenean, 4-5. Partiduaren aurreneko zatia gogorra izan zen eta oso parekatua. Bigarren zatiaren hasierako minutuetan Stadium Casablancak dominatu zuen jokoa, baina bukaera aldera Hernanik izan zituen aukera haundienak. Zaragozarrek zegozkien bost penaltiak sartu zituzten, eta merezita irabazi zuten trofeoa.

Urte luzetako harremana

Bi taldeetako arduradunek azpimarratu zuten beren artean dagoen harreman ona, eta urte luzez mantentzeko nahia azaldu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!