Lagunkidetasunaren irudiak

Kronika - Erredakzioa 2008ko abuztuaren 10a

Niko Elizondo Hernaniko AHMER

Gertaera bitxia izan dugu orain dela gutxi. Hernaniar batek AMHERi diru-laguntza dexentea eman dio. Pertsona honek ibilbide luzea du konpromezu ezberdinetan (ez du nahi bere izena ezagutzera ematea). Honelako gauzak ez dira egunero gertatzen…. horregatik, eskerrik asko!!! ELKARTASUNAK adierazpen asko ditu: Behartsuei laguntzea (eguneroko gauza txikietan edo ekintza haundiagoekin). Pertsona askok egiten duten borondatezko lan garrantzitsua. Mota guztietako injustizien aurkako konpromezua eta abar eta abar. Honelako jarrera dotoreak lagungarri izan daitezela, hainbat gazte (eta ez hain gazte) inplikatzeko, gizarte hobeago baten alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!