Gipuzkoako Bardulia taldearen izenean konpetitu dute Mañel Aizpuruak eta Olatz Altunak Espainiako igeriketa txapelketan, Tarrasan, asteartetik ostiralera, eta 4 domina irabazi dituzte: Aizpuruak 2, eta Altunak beste 2. Gainera, Aizpuruak Euskadiko errekorra jarri du lau modalitatetan.
50 libreetan bigarren
Altunak 50 libreetan espero zen maila eman du, eta zilarra irabaztea lortu du; oso emaitza ona. Horrez gain, taldeka ere brontzezko medaila irabazi du, 4x50 libreetan, eta 100 libreetan 8garren gelditu da, final nagusian sartuta.
Aizpurua harrigarri
Mañel Aizpuruak taldeka lortu ditu 2 zilarrezko dominak, 4x50 libreetan eta 4x100 estiloetan. 100 libreetan eta 4x100 libreetan 6garren gelditu da, eta 200 libreetan 8garren. Horrez gain, Euskadiko errekorra jarri du 100 libreetan, 4x50 libreetan, 4x100 libreetan, eta 4x100 estiloetan.