Gaur hasiko dira festak Goizuetan eta umeak izango dira protagonista

Kronika - Erredakzioa 2008ko abuztuaren 10a

Amabirjin bezperan ekingo diote berriz jaiei, eguerdiko 12:00etako txupinazoarekin, atsedenik hartu gabe asteartera arte. Autobus zerbitzu berezia izango da egun horietan.

ETXAFEROA ostegunean, Amabirjin bezperan, zeruratuko duten arren, gaur hasiko dira herriko festak goizutarrentzat, bereziki umeentzat, gaur beren eguna baitute. Ekitaldiz betetako eguna izango dute txikienek.

Aurorak gaur goizean goiz

Goiz goizetik hasiko dute eguna Aurorekin. Umore Ona koruaren eskutik aurorak izango dira herrian barrena 07:00etatik aurrera. Goizeko 09:00etan izango dute diana eta 11:00etan meza (umeak bertako jantziekin joango dira). Aurten ere pilota partiduak izango dira herriko ume eta gaztetxoen artean.

Arratsaldean gehiago

Bazkalondoren ekingo diote berriz festari. Arratsaldeko 17:00etan Gorritiren ikuskizuna izango dute herriko plazan eta 18:30etan berendua izango dute. 19:00etan haurrentzako jolasak izango dira Zurgai taldearen eskutik eta ilunabarreko 20:00etan eta gaueko 23:00ak arte Eusko diskoteka izango dute eguna dantzan bukatzeko.

Amabirjin bezperan gehiago

Ostegunetik aurrera jarraituko dute festak Goizuetan. Joan-etorria egiteko autobus zerbitzu berezia izango da.

Egitaraua: gaur

  • 07:00etan, Aurorak Umore Ona koroaren eskutik.
  • 09:00etan, Diana herriko txistulariekin.
  • 11:00etan, meza. Umeak bertako jantziekin joango dira.
  • 12:00etan, pilota partiduak.
  • 17:00etan, Gorritiren ikuskizuna herriko plazan.
  • 18:30,  berendua.
  • 19:00etan, Zurgai, haurrentzako jolasak.
  • 20:00etan, eusko diskoteka, gaueko 23:00ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!