futbol denboraldia hasi aurretik, CD Hernanik VII. Perez Vacas Memoriala jokatuko du gaur, goizeko 11:00etan Zubipen Stadium Casablanca Zaragozako taldearen aurka. Javi Perez Vacasek Hernaniko taldearen entrenatzaile izateaz gain, klubaren alde gauza handiak egin zituen. Gainera, Zaragozako Stadium Casablancako taldearekin ere harreman bikaina mantentzen zuen, bai berak eta baita CD Hernaniko zuzendaritzak ere. Ondorioz, eta hernaniarraren oroimenez, aurtengoa jokatzen den VII. memoriala izango da.
Emaitzak
Partidua CD Hernanik eta Casablancako jubenilek jokatuko dute. Joan den urtean, zaragozatarrek ibazi zuten 2-3, baina emaitza gutxienekoa da.