Final hamaseirenetako partidua jokatuko da bihar, XXVI Casino Kursaal Torneokoa. Aurrez aurre Juaristi eta Altuna II izango dira, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partiduan. Bi erremonte jokalariek final hogeita hamabigarreneko partiduak irabazi ondoren lortu dute txartela. Partiduko irabazlea final zortzirenetara pasako da eta Urrutia izango du aurkari asteartean jokatuko den partiduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!