Karma Quintet-en Jazz kontzertua bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 8a, 02:00

Jazz kontzertua izango da bihar Biteri kultur etxean, arratsaldeko 20:00etan eta dohainik. Karma Quintet taldeak emago duen kontzertuak ordu eta hamabost minutu iraungo ditu eta, euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Karma Quintet jazz bokaleko taldea da, eta egiten duen musikak pop eta brasildar sustraien eragina du. Taldea bost pertsonek osatzen dute: Enrique Galán (ahotsa), Igor Intxausti (gitarra), Beatriz Hurtado (pianoa eta teklatua), Eusebio Soria (baxua) eta Ixiar Oiarzabalek (bateria eta perkusioa).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!