Altuna II-k final hamaseigarrenetarako txartela lortu zuen Urrizari irabazi ondoren

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 7a, 02:00

ASTEARTEAN jokatu zen Galarretan XXVI. Casino Kursaal txapelketako bigarren partidua. Hasi aurretik, ikusmin handia piztu zuen Urrizak, txapelketan parte hartzen zuen lehen aldia baitzen. Hala ere, lehia partiduko lehen tantuetan bakarrik izan zen bi pelotarien artean. Ondoren, Altuna II-k izan zuen bolada bikaina aprobetxatu eta tarte nahiko handia atera baitzion Urrizari. Azken emaitza 35 eta 24koa izan zen Altuna II-aren alde. Larunbatean, final hamaseigarrenetako partidua jokatuko dute Juaristi eta Altuna II-k. Bi pilotariek txapelketako lehen kanporaketa irabazi ondoren lortu dute txartela.

Gaur lau partidu
Galarretan 16:00etan hasita, Zalakain-Aizpurua II/Matxin IV-Martinez I, Ezkurra-Iriarte/Zeberio II-Lizaso, Uterga-Eizagirre/Urriza-San Miguel eta Bitoria Agirrezabala/Agirresarobe-Ion.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!