Wukrorekiko Elkartasun Eguna larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 6a, 02:00

GAZTE Asanbladako lau kide Wukrora (Afrika, Etiopia) doaz kooperante moduan. Dirua biltzeko asmotan, Gazte Asanbladak ekintzak antolatu ditu larunbaterako, abuztuak 9. Wukrorekiko Elkartasun egunean, ekitaldiak eguerdiko 13:30etan hasiko dira hango egoerari buruz jarriko duten dokumentalarekin; 15 minutu inguru iraungo ditu. Ondoren, eguerdiko 14:00etan bazkaria izango da, Tilosetan, eta eguraldi txarra egiten badu Atsegindegin. Arratsaldean berriz, 17:00etan hasita, Mus txapelketa jokatuko dute Tilosetan. Txartelak, bazkarikoa eta mus txapelketakoa dagoeneko salgai daude Garin eta Kitton 8 euroren truke. Gainera, atzo eta gaur tailerrak izango dira Gaztetxean arratsaldeko 17:00etan. Egindako eskulanak salgai jarriko dira larunbatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!