Lau erremonte partidu jokatuko dira gaur arratsaldeko 16:00etan hasita Galarretan; horien artean, Casino Kursaal torneokoa. Partidu honetan, estelarrean, Altuna II eta Urrizaren artean izango da lehia. Irabazleak Juaristi izango du aurkari final hamaseirenetan. Gainontzeko partiduak honakoak izango dira: Zalakain-Baleztena/Zulaika-Zubizarreta, Uterga-Lizaso/Altuna I- Urrutia eta Etxeberria IV-Etxabe/Bereziartua-Urko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!