Irailean hasiko da 4 1/2ko Kronika Pelota Txapelketa eta izen ematea zabalik izango da irailaren 1era arte, Kronikan bertan. Baldintzak bi besterik ez dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta federatua ez izatea. Parte hartzaile bakoitzak 5 euro jarri behar ditu. Partiduen egutegia pelotari kopuruaren arabera egingo da eta hasi, irailaren 13an, larunbatarekin, hasiko da. Urtetik urtera gero eta jende gehiagok parte hartzen du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!