JON juaristik egin du aurrera Casino Kursaal Torneoko aurreneko kanporaketan, Julen San Migueli 35-25 irabazita. Emaitzak adierazten ez duen arren, partidu berdindua izan zen larunbatekoa, izan ere, 19na berdindu zuten. Berdinketa horretatik aurrea ordea, Juaristi nagusitu zen, inork espero ez zuen arma erabilita, sake gurutzatu bizi-bizia, eta San Miguelek ezer gutxi egin ahal izan zuen horren aurrean.
Galdu arren, hogeita bat urte dituen San Miguelek bere jokoarekin erakutsi zuen etorkizun haundiko erremontista dela.
Asteartean Galarretan, Garikoitz Altuna eta Javier Urrizak jokatuko dute, torneoko hurrengo partidua. Jon Juaristik datorren larunbatean izango du torneoko hurrengo hitzordua eta astearteko partiduan irabazten duenaren kontra jokatuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!