JOAN den astean Bloody Sunday filma ikusteko aukera izan zen Karkabako plazan, Gazte Asanbladak antolatuta. Paul Greengrassek zuzendutako film honetan, Ipar Irlandan 1972ko urtarrilaren 30ean gertatutakoak kontatzen dira. Egun horretan, Derry izeneko hirian britaniar armadak hamahiru pertsona hil zituen tiroz eta beste hainbat pertsona zauritu. Gertakari hauek Britainiako Gobernuak ateratako dekretu baten kontrako manifestazioan gertatu ziren.
Filmaren bueltan 50 bat lagun bildu ziren. Gonbidatu berezia ere izan zen filmaren proiekzioan, Joe Linehan Hernanin bizi den irlandarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!