Festa giro ederrean agurtu dituzte aurtengo udaleku irekiak

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 1a, 02:00

ASTEAZKENEAN bukatu ziren aurtengo udaleku irekiak eta elkarrekin pasatako egunei azken agurra emateko jaialdi berezia egin zuten. Adin tarte bakoitzak bere aldetik ospatu zuen azken eguna. Txikienei eta adin tarte ertainekoei Maritxu Pasabero joan zitzaien bisitan, udalekuan zehar eskutitzak idatzi eta abestiak erakutsi dizkien pertsonajea. Haundiek, aldiz, play back-a izan zuten Tilosetan. Taldeka antolatu eta kioskoan aukeratutako musikarekin dantza egin zuten.

Kirol udalekuak uztaila erdialdera arte
Udaleku irekiekin batean, kirol udalekuak ere izan dira, azken urteetan bezala. Udalekuak ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 11n bukatu ziren eta 11 eta 12 urteko neska-mutilek hartu dute parte, guztira 64ren batek. Udalekuak iraun duten 15 egunetan etenik gabe aritu dira: piraguan, eskalatzen, patinatzen, bizikletan ibiltzen, igerian, mini golfean eta jolasean, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!