SAN inazio eguneko toka txapelketa tradizio bilakatu da urtero Santa Barbarako jaietan.
Aurtengo herri txapelketan 33 taldek hartu dute parte, 3 lagunekoa bakoitza. Beraz, guztira 99 lagun izan ziren. Giroa ederra izan zen eta aurtengo irabazleak Maria Jesus Olano, Prudencio Olano eta Pello Mazizior izan ziren.
Bestalde, aurtengoan gaztetxoak ere animatu ziren eta hauentzako beste txapelketa bat antolatu zuten. Helduekin alderatuz, hauek zorte handiagoa izan zuten eta parte hartzeagatik opariak jaso zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!